Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Euskadiko podologoen elkargoa

Nabigazioa

Hemen zaude: Hasiera Prentsa aretoa Berriak Udarako Aholku Podologikoak

Udarako Aholku Podologikoak

2013/06/12
  1. Urteko sasoi honetan, erabili zapata eroso eta freskoak. Hobeto eta tinkoago ibiliko zara txankleta eta sandaliak oinetara lotuta badituzu.
  2. Igerileku eta komun publikoetan, saiatu ortozik ez ibiltzen. Jantzi uretarako txankletak; horrela, kutsatzea saihestuko duzu.
  3. Bero egiten duenean, izerdi gehiago botatzen dugu, batez ere, oinetatik. Hori ekiditeko, izerdiaren aurtako produktuak erabil ditzakezu. Podologoak gomendatuko dizu zein den egokiena.
  4. Ondo garbitu oinak. Garbitu egunero eta sikatu ondo, batik bat, behatzen arteko tolesak.
  5. Zuzen moztu azazkalak eta ez ebaki gehiegi izkinak. Hala, azalean sartu eta min egitea saihestuko duzu.
  6. Ahal duzula, ez ibili oinutsik leku arriskutsuetatik: haitzarteak, harriak, etab.
  7. Ez erabili objektu zorrotzak oinetatik hurbil. Hori bereziki garrantzitsua da diabetikoa bazara edo zirkulazio-arazoak badituzu: oinetan zauriak egitea nola edo hala saihestu behar duzu.
  8. Eguraldi ona egiten duenean, paseatu ortozik itsasertzetik. Hondar hezeak oin-zolan masajea eman eta oinak indartzen ditu.