Kolegioa
Agurra
Kide agurgarriok,
Gehienak belaunaldi berri batekoak garen podologo talde batek, Elkargoaren Gobernu Batzorde berri bat osatzea erabaki dugu.
Gure helburua da gure profesional taldearentzat ahalik eta hobekuntza gehien lortzea, garbi jokatuz eta era parte hartzailean, proiektu honetan esku hartzeko asmoa duten guztiak biltzea.
Era berean, jokabide ezberdinak burutuko ditugu. Jokabide horien helburua, gure gizartean, podologoaren irudia eta podologia era sakonagoan ezagutzera ematea izango da.
Helburu hau eta beste batzuk lortzeko, uste dugu garrantzitsua eta erabakigarria dela ahalik eta kide gehien egotea batzorde ezberdinetan eta ekimen hauek aurrera eramateko beharrezkoak diren ekintzetan, helburu horretarako sortu nahi ditugulako. Hortaz, zure parte hartzea, iritzia eta sortze ideiak gogoz entzungo ditugu.
Guretzat ezinbestekoa da zure konfiantza izatea, beraz, ahal dugun guztia egingo dugu inori huts ez egiteko eta erakunde honetan aldaketa nabaria egon dadin.
Gobernu Batzordea honako hauek osatzen dute:
- Lehendakaria.- Xabier Benegas Rekondo. 42 urte. Gipuzkoa
- Lehendakariordea.- Alvaro Diaz Suarez. 25 urte. Bizkaia
- Idazkaria.- Santiago Nieto Farrán. 49 urte. Bizkaia
- Diruzaina.- Rebeca Barrasús Esteban. 30 urte. Bizkaia
- 1.Batzordekidea.- Leire Unanue Gomez. 28 urte. Araba
- 2.Batzordekidea.- Mikel Marín Argarate. 30 urte. Gipuzkoa
Eskerrik asko eskainitako arreta eta denboragatik,
Agur bero bat.
Euskadiko Podologoen Elkargoaren Gobernu Batzordea